XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BATXI'REN ZILLARREZKO USTAIDUN ESKU-MAKILLA IRABAZI NAIRIK Agur Batxi jeltzale ori: Iñartxi (envidia) izugarria eman didazu Cardiff`etik edo irabasgarri eskeintzen dituzun sariki orregaz.

Bizar-labana oraindikan ez daukat oso amutsa, errisketan bizi geranak bizar metu-latzakin luzaro ibilli oi gera ta.

Zillarrezko esku makilla irabazi nai nizuke.

Len neuzkan biak apurtu edo puskatu egin nituen.

Ona nola. Aurrenekua jaurti nion erreka-ondoan ikusi nuan ur-arratoi bati, eta arkaitz-opoa joaz, bi puzka egin zitzaitan.

Bestea, berriz lengo elurte ontan bota nion bide basterrean ikusi nuan zozo bati, eta esku-makilla au ere, Lourdes'tik ekarria bera, erditik ausi ta pirrintzaturik geratu zan.

Orain korozti-makilla baldarr batekin ibiltzen naiz.

Zure zillarrezko dotore ori irabaziko ba'nu auzo-errietara apain-apain beragaz juateko!....

Erderazko itz oyek nik dakitaneraño onela euzkeratu leizke: 1.ª LIGAZON.. Bigarren ikurr au adirazi nai bada Apeotza esan leike.

Apeoa bai-dakizu zer dan, columna sosten eta baserritarrak apeoa esaten diote etxeko abe aundiari.

Lenbiziko ikurra esan nai ba'da easkina itza da guziz egokia eta euzkeldunak erabiltzen dutena.

2.ª ARMONIA. Armonia euzkeratzeko erakide asmatu det.

Era disposición orden modo; kide , baidakizu.

3.ª SONORO, euskeraz ozena da.

Ontzia utsago ta ozenago.

4.ª REFUNDIDORA, ez dakit zer dan. Refundir bai-dakar erderazko iztegiak, refundidora ez ordea.

Zerbait urtutzeko edo galdatzeko tresna izango da noski.

5.ª ENGRANAJE. Ermentariai entzun diet engranar esateko agiñak eltzen edo eltzen ez dio

Aginkatza esan leike engranaje adirazteko, edo agin susterra dala beste onelako itzen bat.

6.ª- NEFASTO. Nefasto funesto bezela da, eta funestok de funeral dakarr. Funestar da ba mancillar deslustrar profanar.

Profanar esateko euzkeraz, sayestu Sayestua el apostata, darabille Zubero'n eta Laburdi'n.

Nefasto esan leike, beraz, sayesgarri.

Baleike euzkeran egotea beste itzen bat egokiagoa bañan orain aldian etzait bururatzen.

7.ª RECLUTA, Diageita dakarr Novia de Salzedo'k, eta itxuragabea deritzat.

Gudari soldado; gudaripetua...

16,ª Numismatica. Euskeraz Txindiztia .

Euzkerazko beste itz oyek urrengo batean erderatuko dizkitzut.

Agur, Batxi maite maite ori. ELAIRE'TAR SINBOREN.